| 
               
                  Berri
                          
                  
                                               2007-07-16
  
                    Gaiarre! 
                    Zeruko atietan  kantatu du:  Miserikordia!  San Pedrok, txoraturik,  idiki du  bertatiak atia;  aingeruak pillaka  bildurikan:  “Zein da kantaria?”  galdetzen dute, eta  etortzen da  Amatxo Maria.  Gaiarrek berriz ere  kantatzen du:  Miserikordia!  Ta zeruak dirudi  Orduantxe  zeru bat obia!  
Lurrean, ai!, gizona  arkitzen da  miñez ta tristia;  zure seask izan zan  Euskal-Erri  aiñ maitagarria,  ageri da elurrez  estalia,  bakar ta txuria;  igartua loria;  basoetan  ixillik txoria;  t’otzak iya illian  Erronkalen  bildostxo txikia.  Bee negargarria da,  gaurtandikan,  dan kanta guzia!  
  
  
   
Antonio Arzak Alberdi (1855-1904)  
Donostian, 1890-ko Illbeltzaren 3-an.  Euskal-Erria, 1890.  
   
                | 
            
            
              |   | 
            
            
             |